2018(e)ko martxoakren 23(a), ostirala

2018ko SANTA AGEDA





2018ko Santa Ageda bezperan, baserriz baserri joan ginen diru eske Elizmenditik hasita. Pandero-jole eta trikitilari batzuk ere gurekin etorri ziren. 12:00etan Lizardi etxean hamaiketako bat egin genuen. Ondoren trikitilariak alde batetik eta eskolakoak beste alde batetik abiatu ginen. Asteasun zehar ibili ginen, kantari eta gogoz, dirua jasotzen. Elizmenditik pasa ginenean etxe batzuetan zerbait jateko eman ziguten, baita zerbait edateko ere. Indarberrituta, berriz ekin genion ibilbideari. Asteasu erdialdera iritsitakoan, iturri ondoan, jende asko elkartu zen kantatzera. Aurtengo Santa Agedari bukaera emateko bertso batzuk bota genituen. Mila esker denoi!