2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

OÑATIKO ARRIKRUTZ



  Azaroaren 10ean Oñatiko Arrikrutz kobetara joan ginen Pello Errota 3.zikloko ikasleak. Begirale batek koba noiz eta nola osatu zen azaldu zigun maketa bat erabiliz. Gero koba bisitatu genuen eta ikusgarria eta handia zen; beldur pixka-bat ematen zuen behera begiratzeak! Bisita interesgarria izan zen eta gauza asko ikusi eta ikasi genituen. Bazkaltzera, Arantzazura joan ginen eta aterpe handi batean babestu ginen eguraldi oso txarra zegoelako. Batzuk elizara ere joan ginen eta 3etan autobusa hartu eta Pello Errotara! Gure ustez ondo antolatutako bisita izan zen, begirale onak izan genituen, nahiko jator ibili ginen eta ikasteko ere balio izan zigun.

2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

TXOTXONGILOAK

Urriaren 6an, ostegunean, txotxongiloen munduan murgildu ginen 3.zikloko ikasleak. Horretarako, Tolosako Topic-era abiatu ginen.

Baina zer da TOPIC? TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da. TOPIC ere mundu osoko txotxongilolarientzako topaketa gune batean bihurtu da. Esperientziak, gogoetak eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, produzitu eta elkar banatzeko leku bat, abangoardiako espazio eroso, funtzional batean eta maila altuko ekipamendu batekin.



Egun horretan,  museoa bisitatzeaz gain,  tailerra
egiteko aukera izan genuen. Azken honetan gure irudimenarekin jolastu ginen paregabeko txotxongiloei bizitza emateko.


Gainera, Galiziako txotxongilo tradizionalari eskainitako erakusketarekin, “Barriga Verde”, gozatu genuen.

2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

ONGI ETORRI 2017-2018 IKASTURTERA!



 

Kaixo lagunak!

Ongi etorri 2017-2018ko ikasturtera! Badakigu pixka bat berandu gabiltzala gure berri emateko; dena den, hemen gaituzue eta nolako hasiera izan genuen kontatu nahi dizuegu.






Lehenengo bi egunetan ederki pasa genuen joko kooperatibo desberdinetan jolasten, eta aldi berean hobeto elkar ezagutzeko eta laguntzeko aukera izan genuen. 
Denon harrera borobildu nahian irailaren 27an Larraulera abiatu ginen eskolako laguntxo guztiak 2 eta 3 urtekoak izan ezik.  Eguraldia lagun bide desberdinak jarraituz talde guztiak herri bertan elkartu ginen. Nahiko denbora izan genuen berriketan aritzeko, naturaz gozatzeko, bazkaltzeko…



Arratsaldean, guk, 6.mailako ikasleok, joko desberdinak antolatu eta gidatu genituen ikasle guztiak ondo pasatzeko. Eguna bukatzeko jaitsierari modu berezian ekin genion; gure kidez-kideko lagunei eskua helduta hitz egiten gustura herriratu ginen.


Horrelako hasierarekin, noski ikasturte bikaina izango dugula!