2018ko Santa Ageda bezperan, baserriz baserri joan ginen diru eske Elizmenditik hasita. Pandero-jole eta trikitilari batzuk ere gurekin etorri ziren. 12:00etan Lizardi etxean hamaiketako bat egin genuen. Ondoren trikitilariak alde batetik eta eskolakoak beste alde batetik abiatu ginen.
Asteasun zehar ibili ginen, kantari eta gogoz, dirua jasotzen.
Elizmenditik pasa ginenean etxe batzuetan zerbait jateko eman ziguten, baita zerbait edateko ere.
Indarberrituta, berriz ekin genion ibilbideari.
Asteasu erdialdera iritsitakoan, iturri ondoan, jende asko elkartu zen kantatzera.
Aurtengo Santa Agedari bukaera emateko bertso batzuk bota genituen.
Mila esker denoi!
2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala
2018(e)ko otsailaren 15(a), osteguna
AIZTONDOKO TOPAKETA 2018
Aiztondoko topaketak egin genituen urtarrilaren 25ean, Villabonako Behar Zana pilotalekuan, Erniobean gurekin egongo diren ikasleak ezagutzeko. 9:30ean hartu genuen autobusa,Villabonara joateko. Lehenik, Zizurkil gora joan ginen, ondoren, Adunara, eta, azkenik, Villabonako pilotalekura iritsi ginen. Hamaiketakoa egin genuen, eta ondoren olinpiadak egin genituen. Lehenengo jokoa lokotxak izan ziren. Lokotxak lurretik hartu eta kaxan utzi behar ziren. Ondoren, alderantziz, kaxatik hartu eta lurrean jarri.
Bigarren jolasa gizaproba zen: norbait pneumatiko gainean eseri eta bi taldekidek tiraka eraman behar zuten. Hirugarren jolasa zaku lasterketa zen: taldekide batek zakuan sartu eta ahal zuen azkarrena ibilbidea egin behar zuen. Oso ondo pasa genuen.
Egin genuen hirugarren jolasa paraxutarekin, marrazoaren jolasa izan zen: lehenik denak hankak paraxutaren barruan sartu eta marrazoa eta soroslea izendatu genituen. Ondoren, marrazoa paraxutaren barruan sartu, eta jendeari hanketatik barrualdera tira behar zion, barrura sartzean marrazoa bihurtzen zinen, eta soroslea barrura ez sartzen saiatu behar zen. Azkenean denak barruan egotean bukatu zen jolasa. Ederki pasa genuen!!!
Jolas guztiak bukatzean Aduna, Alkiza, Billabona, Zizurkil, Larraul eta Asteasukoak, denok batera, bazkaltzera joan ginen.
Bazkaldu ondoren, denbora librea eduki genuen. Denbora libre horretan gure artean hitz, jolastu eta ezagutu egin ginen. Geroago, Erniobea ezagutzera joan ginen. Azkenean, Erniobeara iritsi ginen eta han lagun eta senideak ikusi genituen. Gela batera sartu ginen, eta, han DBH 1eko ikasleak nola ezagutu ziren eta beraien lehen esperientzia Erniobean kontatzen hasi ziren. Gero ikasle horiek institutua erakutsi ziguten. Erakutsi ondoren, merienda eman ziguten, eta, handik denbora pixkatxo batera, autobusa gure bila etorri zen eta eskolara itzuli ginen.
Hala bukatu zen gure eguna. Baina, gurean betiko geratuko dira egun hartan bizi izan genituen une politak.
2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena
SOMPORT 2018
Urtarrilaren 18an Asteasuko 5. eta 6. mailakoak eskiatzera joan ginen Somportera. Autobusean hiru ordu pasa eta gero, goizeko 10:30ean iritsi ginen azkenean. Hamaiketakoa jan eta eskiak eta botak alokatu genituen. Lehenengo ikastaroa 11:00 aldera hasi zen eta 13:30ean bukatu zen. Ondoren bazkaldu genuen eta arratsalde erdira arte denbora librea izan genuen elurraz disfrutatzen jarraitzeko. Gero, autobusez aterpetxera joan ginen; maletak utzi, dutxatu, oheak egin...
Herrian zehar buelta bat ematera joan ginen eta bueltan, aterpetxean, jolasten aritu ginen afaldu bitartean. Sabela betetakoan, gela batera joan ginen eta nahi genuenok antzerki bat egiteko edo txiste bat kontatzeko aukera eduki genuen gaueko hamarrak arte. 22.00etatik 23:00 arte besteen logeletan egoteko aukera izan genuen, gero txintxo-txintxo bakoitza bere gelara lo egitera joan ginen.
Hurrengo egunean, goiz samar gosaldu genuen eta 9:00etan beste ikastaro bat eduki genuen. Eguerdi aldera bazkaldu eta 14:30 arte denbora librea izan genuen. Ondoren eskiak eta botak bueltatu genituen. Autobusean sartu eta Asteasuko bidean jarri ginen. Irteera zoragarri hau arratsaldeko seiak aldera bukatu zen Asteasura helduz.
2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena
OÑATIKO ARRIKRUTZ
Azaroaren 10ean Oñatiko Arrikrutz kobetara
joan ginen Pello Errota 3.zikloko ikasleak. Begirale batek koba noiz eta nola
osatu zen azaldu zigun maketa bat erabiliz. Gero koba bisitatu genuen eta ikusgarria
eta handia zen; beldur pixka-bat ematen zuen behera begiratzeak! Bisita
interesgarria izan zen eta gauza asko ikusi eta ikasi genituen. Bazkaltzera,
Arantzazura joan ginen eta aterpe handi batean babestu ginen eguraldi oso
txarra zegoelako. Batzuk elizara ere joan ginen eta 3etan autobusa hartu eta Pello
Errotara! Gure ustez ondo antolatutako bisita izan zen, begirale onak izan
genituen, nahiko jator ibili ginen eta ikasteko ere balio izan zigun.
2017(e)ko urriaren 22(a), igandea
TXOTXONGILOAK
Urriaren 6an, ostegunean,
txotxongiloen munduan murgildu ginen 3.zikloko ikasleak. Horretarako, Tolosako
Topic-era abiatu ginen.
Baina zer da TOPIC? TOPIC Tolosako
Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da. TOPIC ere mundu osoko
txotxongilolarientzako topaketa gune batean bihurtu da. Esperientziak, gogoetak
eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, produzitu eta elkar banatzeko leku bat,
abangoardiako espazio eroso, funtzional batean eta maila altuko ekipamendu
batekin.
egiteko aukera izan genuen. Azken
honetan gure irudimenarekin jolastu ginen paregabeko txotxongiloei bizitza
emateko.
Gainera, Galiziako txotxongilo tradizionalari
eskainitako erakusketarekin, “Barriga Verde”, gozatu genuen.
2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna
ONGI ETORRI 2017-2018 IKASTURTERA!
Kaixo lagunak!
Ongi
etorri 2017-2018ko ikasturtera! Badakigu pixka bat berandu gabiltzala gure
berri emateko; dena den, hemen gaituzue eta nolako hasiera izan genuen kontatu
nahi dizuegu.
Lehenengo bi
egunetan ederki pasa genuen joko kooperatibo desberdinetan jolasten, eta aldi
berean hobeto elkar ezagutzeko eta laguntzeko aukera izan genuen.
Denon harrera
borobildu nahian irailaren 27an Larraulera abiatu ginen eskolako laguntxo
guztiak 2 eta 3 urtekoak izan ezik.
Eguraldia lagun bide desberdinak jarraituz talde guztiak herri bertan
elkartu ginen. Nahiko denbora izan genuen berriketan aritzeko, naturaz
gozatzeko, bazkaltzeko…
Arratsaldean, guk,
6.mailako ikasleok, joko desberdinak antolatu eta gidatu genituen ikasle
guztiak ondo pasatzeko. Eguna bukatzeko jaitsierari modu berezian ekin genion;
gure kidez-kideko lagunei eskua
helduta hitz egiten gustura herriratu ginen.
Horrelako
hasierarekin, noski ikasturte bikaina izango dugula!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)